Madalen Eguna ospatuko da barikuan. Bermeo, Mundaka eta Elantxobe dira egun horretako protagonistak. Bermeoko Udalak eta Herri Babesak egun horretan, Bermeotik aterako den itsas prozesioan parte hartzeko asmoa duten ontziei, 62/2008 Errege Dekretuan jasotzen diren
segurtasun neurriak errespetatzeko eskatzen die.
Ontziak Izaro uhartearen inguruan, Madalen egun batean
Bermeoko Udalak eta Herri Babesak gogorarazi dutenez, Sustapen Ministerioaren neurriek honakoa adierazten dute:
Lau metroko luzera baino gutxiago duten ontziek
ezin izango dute itsas prozesioan
parte hartu.
Sei metro baino gutxiagoko itsasontzi
pneumatikoek edo ur motoek ere
ezingo dute parte hartu, segurtasun taldekoak direnak izan ezik.
Horrez gain, itsasontzietako
jarleku kopurua errespetatzea eskatzen dute, eta, gutxienez, ontzian dagoen
pertsona bakoitzeko salbamendu-jaka bana izan behar dutela gogorarazten dute. Era berean, Izaro uhartearen inguruan, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak teila botatzen duen momentuan, itsasontzietako jabeei
ontzien arteko distantzia errespetatzea eskatzen die.
Itsasontziek, gainera,
aseguruak eguneratuta, dokumentazioa behar bezala eta salbamendu eta segurtasun baliabideak eguneratuta eroan beharko dituzte. Azaldu dutenez, “itsas zirkulazioa eta segurtasun arautegia ere bete beharko dute”.
Errege Dekretuak, bestalde, kaian atrakatzeko eta irteteko
maniobrak “pixkanaka” egin behar direla esaten du, “gertu dauden itsasontzien aldibereko maiobrak ekidituz”. Era berean, bidaian, ontzian edo beste ontzi batean dauden pertsonen segurtasuna arriskuan jarriko duen maniobrarik ezingo dela egin zehazten du dekretuak.
Itsasontziak
VHF 73 kanalera konektatuta egon beharko dira koordinatzailearen argibideak jarraitu ahal izateko.
Jaietan segurtasuna bermatzeko, neurriak betetzea «garrantzitsua» dela diote Bermeoko Udaletik eta Herri Babesetik.