Bigarren urtez jarraian antolatu du udalak lehiaketa (iaz San Pedro bezperan, ekainaren 28an egin zuten).
Artista afizionatu zein profesionalek parte hartu dezakete.
Gaia librea izango da, eta
baita teknikak zein formatua ere. Baina,
euskarria zurruna eta 40 eta 80 zentimetro artekoa izatea jarri dute baldintza moduan.
Goizean hasi eta arratsaldera arte dute haien artelanak sortzeko aukera. Izan ere, partaideek
08:00etatik 10:00etara erabiliko dituzten
euskarriak aurkeztu beharko dituzte
Gorgonio Renteria kultur etxean. Bertan zigilatu ostean margotzen hasi ahalko dira.
Gero,
17:30etatik 18:00etara bitartean kultur etxera eraman beharko dituzte lanak. Artelanagaz batera, parte hartzaileen datuen gutun-azala ere utzi beharko dute.
18:30ak inguruan jakitera emango dute lehiaketaren
irabazlearen izena.
500 euro jasoko ditu
irabazleak, 300 euro bigarren sailkatuak, eta
200 euro hirugarrenak.
Elantxobeko udaleko Kultura saileko eta Jai Batzordeko bost kidek osatuko dute epaimahaia.
Lehiaketara aurkeztutako lanen artean hautaketa bat egin, eta
erakusketa osatuko dute.
Abuztuaren 6tik 21era jarriko dituzte ikusgai Gorgonio Renteria kultur etxean.
Iazko parte hartzaileetako bat.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 946 277 702. Era berean, helbide elektroniko honetara mezu bat idatzi ahal da:
idazkaritza.elantxobe@bizkaia.org.
“Lehiaketaren helburua artearen bitartez, Elantxobeko ohitura, ingurune, paisaiak eta pertsonekin erlazionatutako alderdiak zabaltzea da”, azaldu du Jesus Mª Bilbao Kultur, Gaztetasun eta Kirol zinegotziak. Elantxobek artea, kultura eta herriaren hedapena “sustatzeko” kanpoko ekintzak antolatzeko aukera “paregabea” eskaintzen duela nabarmendu du, eta horrelako ekintzek herriko txoko desberdinen edertasunaz “ohartarazten” dutela.
‘La Galerna y la mar’
Bestalde, pintura lehiaketagaz batera, Isabel Leteren
Galerna eta Itsasoa (
La Galerna y la Mar) liburuaren aurkezpena egingo dute, kultur etxean.
Eleberri historikoan 1912. urteko galerna gainditu zuten emakumeak omentzen ditu egileak.