Eako Bedarona auzoan dagoen karobian batuko dira 12:00etan. Bedaronako jai batzordeko kideek baserritarrez jantzita bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei.
Duela bi urte piztu zuten karobia azkenengoz.
Lehenengo, Etxebarriko karobiari buruzko informazioa emango du Jon Larrinaga eatarrak. Azalpenen ondoren piztuko dute karobia.
14:30ean herri bazkarian elkartuko dira. Bazkarirako Herriko tabernan eman behar da izena.
Orain dela lau urte hasi ziren auzolanean Etxebarriko karobia berreskuratzeko zereginean. Ingurua eta karobia bera garbitu, eta seinaleztatu egin zuten. Eta bi urterik behin piztea erabaki zuten. “Orduan, auzoko karobiak aztertu, eta Etxebarriko karobia nahiko egoera onean zegoela ikusi genuen”.
Karobi asko dituzte herrian, Bedaronan bakarrik dozena bat lokalizatuta dituzte. Horietatik asko egoera “eskasean” daudela zehaztu dute Bedaronako jai batzordeko kideek.
Bedaronan dauden karobien artean ibilbide bat egiteko asmoa dute, baina, horrek lan asko eskatzen duenez momentuz ezinezkoa dela azaldu dute.