Egurrola eta Drame, Txinga Eruteko onenak
Domeka eguerdian Solluben lehiatu zuten Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa, eta Ousmane Drame barakaldarrak eta Nerea Egurrola getxoztarrak irabazi zuten. Gizonezkoetan Oskar Perez barakaldarra sailkatu zen bigarren, eta Eloi Salterain abadiñarra izan z...

Domeka eguerdian Solluben lehiatu zuten Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa, eta Ousmane Drame barakaldarrak eta Nerea Egurrola getxoztarrak irabazi zuten. Gizonezkoetan Oskar Perez barakaldarra sailkatu zen bigarren, eta Eloi Salterain abadiñarra izan zen hirugarrena. Emakumezkoetan, Garazi Arruti bilbotarra sailkatu zen Egurrolaren atzetik, eta Laura Perez barakaldarra geratu zen hirugarren. Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa amaitu ostean, herri kirol erakustaldiagaz gozatu zuten bertan bildutakoek.