Busturian lehiatuko dute Bizkaiko Harrizulatze Ligaren seigarren saioa
Astelehen arratsaldean jokatuko dute, Axpe auzoan. Orain arte lehiatu dituzten bost jardunaldiak irabazi dituzte Ereño Gerandape Herri Kirol Taldeko kideekSantiago egunez, 18:30etik aurrera lehiatuko dute Axpe auzoan Bizkaiko Harrizulatze Ligaren seig...
Astelehen arratsaldean jokatuko dute, Axpe auzoan. Orain arte lehiatu dituzten bost jardunaldiak irabazi dituzte Ereño Gerandape Herri Kirol Taldeko kideek
Santiago egunez, 18:30etik aurrera lehiatuko dute Axpe auzoan Bizkaiko Harrizulatze Ligaren seigarren jardunaldia Bizkaiko sei herri kirol taldek.Hain zuzen ere, astelehenekoa izango da Busturialdean jokatuko duten saio bakarra.
Txapelketa osatzen duten zortzi jardunaldietatik bost saio egin dituzte dagoeneko, eta Ereño Gerandape Herri Kirol Taldea nagusitu da orain arteko jardunaldi guztietan.
Zapatuan, Santurtzin lehiatu zuten bosgarren jardunaldia. Ereñoko taldeak 15 zulo, 5 zm eta 2 mm-ko marka lortu zuen. Aldai Alde Trapagarango taldea sailkatu zen bigarren (14 zulo, 9 zm eta 2 mm) eta Burdin Gazteak talde ortuellarra izan zen hirugarrena (12 zulo, 8 zm eta 9 mm).
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeak eta Santurtziko Kabiezesek marka bera egin zuten: 11 zulo, 12 zm eta 5 mm. Eta Errekatxo talde barakaldarra sailkatu zen azken postuan, 8 zulo, 11 zm eta 5 mm osatuta.
Sailkapen buru
Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, behin-behineko sailkapeneko lehen postuan sendo mantentzen da Ereño Gerandape HKT. 72 zulo, 8 zm eta 2 mm-ko marka pilatu dute.
Kabiezes da sailkapeneko bigarrena, 63 zulo, 11 zm eta 7 mm osatuta, eta Aldai Alde hirugarrena, 63 zulo, 4 zm eta 6mm-ko markagaz.
61 zulo, 12 zm eta 1mm-ko marka pilatu dute orain arte Burdin Gazteak taldeko kideek, eta behin-behineko sailkapeneko laugarrenak dira.
Bestalde, Piratak HKT sailkapeneko bosgarrena da, 59 zulo, 10 zm eta 1mm-gaz.
Errekatxo da sailkapeneko azkena. Barakaldoko taldeak 56 zulo, zm bat eta 9 mm-ko marka lortu dute orain arteko jardunaldietan.
Azken txanpa
Bizkaiko Harrizulatze ligaren azken txanpan sartu dira herri kirol taldeak. Izan ere, asteleheneko Busturiako saioaren ostean, Bilbon lehiatuko dute zazpigarren jardunaldia, eta azken saioa Trapagaranen edukiko dute.