Bermeoko
Txosna Batzordeak kamiseta azoka antolatuko du aurten, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan. Aipatu azoka Euskal Herriko elkarte mota ezberdinei, Gobernuz Kanpoko Erakundeei edota serigrafia tailer txikiak dituztenei zuzendutakoa izango da. “Euskal Herrian ehundaka dira arropa eta bestelakoak saltzen dituztenak, baina, askotan ez dute aukera zabalik izaten materiala saltzeko. Serigrafia tailerrak martxan jartzen dituzten herriko sortzaileak ere haimaikatxo dira. Mota honetako esparruak bultzada txiki-handiak izan daitezke azpiegitura edota marka ezagunei aurre egiteko”, azaldu dute antolatzaileek.
Ondarroan, zapatu azulen baitan egiten duten Euskal Herriko kamiseta azoka
Irailaren 17an egin gura dute kamiseta azoka. Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak irailaren 16an amaitzen badira ere, 17an
TKE ligako azken aurreko estropada lehiatuko da Bermeoko uretan. Beraz, “jai giroa eta esparru guztietako jendea etortzea” espero dute. Azoka,
Lameran jarriko dute; herriko erdigunean, eta txosna gunearen aurrean, hain zuzen.
Egun horretan,
09:00etatik 10:00etara, egin ahalko dute
muntaia. Azoka, berriz,
10:00etatik 15:00etara izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, kamiseta azoka izango bada ere, eskaintza hori egonda,
bestelako gauzak saltzea ere baimenduko dute: zapiak, prakak, liburuak, diskoak…
Bermeon, lehenengoz, egingo den kamiseta azokan parte hartu gura duten horiek
abuztuaren 26a baino lehen eman beharko dute izena;
tokiak mugatuak dira. Parte hartzaile bakoitzak
20 euroko diru ezarpena jarri beharko du hurrengo kontu korrontean: ES70-3035-0034-04-0341114253. Behin azokan egonda,
dirua itzuliko zaie parte hartzaileei. Fidantza jartzerako orduan,
taldearen izena eta herria zehaztu beharko dira.
Informazio gehiago gura duten horiek
busturialdea.askapena@gmail.com helbide elektronikora idatzi ahalko dute.