Diasporaren erakusketa zabalduko dute Euskal Herria museoan
Etxetik kanpo. Migraciones y Patrimonio izenpean, migrazioaren ikuspuntu bat proposatzen duen erakusketa zabalduko dute gaur 18:00etan, Euskal Herria Museoan. Ehun bat objektu oinarritzat hartuz, Ondarearen Europako Jardunaldien aurrerapen bat izango den erakusketa honek, diasporaren orokortasun adieraziko du, objektu eta figuren bitartez.
Oleo, mapa, dokumentazio, ikus-entzunezko, argazki eta abarrek, hainbat euskaldunek munduan zehar jarraitu duten bidea agertuko dute, erakusketa honetan. Museoko materialekin eta inguruko familiek, etxetik irten eta errealitate berriari aurre egiteak suposatzen duen abenturaren oroigarri gisa kontserbatutako objektuek osatzen dute erakusketa.
Euskaldunon mugikortasuna erromatar garaitik datorrela diote. Itsasoarekin lotura, abenturazaletasuna batzuetan eta beharrek bultzatu beste batzuetan, munduko bazter askotara eraman ditu euskaldunak, itsasgizon, merkatari, militar edo misiolariak.
Asko izan dira munduan zehar ibili diren euskaldunak, zenbaezinak. Asko konkistatzaileak edo marinel gisa izan ziren, baina ez zen XIX. mendera arte, euskal diaspora sortu zen arte. Orduan, milaka euskaldunek beste kontinente batzuetara alde egin zuten, pobrezia edo gerretatik ihesi, bizi berri baten bila.