Senegaldarren jaia giro «paregabean» ospatu dute
Lekeitioko Senegaldar Elkarteak antolatuta, Senegaldarren jaia egin zuten zapatuan Lekeitioko Independentzia plazan. Ekintzak 12:00etan hasi ziren eta goizaldera arte iraun zuten. Besteak beste, bazkaria eta Senegaleko dantza tradizionalen ikuskizuna e...

Lekeitioko Senegaldar Elkarteak antolatuta, Senegaldarren jaia egin zuten zapatuan Lekeitioko Independentzia plazan. Ekintzak 12:00etan hasi ziren eta goizaldera arte iraun zuten. Besteak beste, bazkaria eta Senegaleko dantza tradizionalen ikuskizuna egin zituzten. Herritarrek jakitera eman dutenez, ekintzek nahikoa herritar batu zituzten eta giroa «paregabea» izan zen.