Domeka eguerdian, Bermeon, Solluben lehiatu zuten txapelketa.
Egurrola getxoztarrak 12 plaza 3/4 4,60 metroko marka egin zuen, eta Drame barakaldarrak 18 plaza, 4,45 metro.
Gizonezkoetan hiru partaide egon ziren. Oskar Perez barakaldarra sailkatu zen bigarren (15 p 4m) eta Eloi Salterain abadiñarra izan zen hirugarrena (5p 1/4 7,70m).

Emakumezkoetan, lau parte hartzaile lehiatu ziren. Garazi Arruti bilbotarra sailkatu zen Egurrolaren atzetik, 10 plaza eta 5, 60 metro osatuta, eta Laura Perez barakaldarra geratu zen hirugarren (6 p 3,35m). Karmele Gisasola mallabiarra sailkatu zen azken postuan (4p 3/4 6,70m).

Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa amaitu ostean, herri kirol erakustaldiagaz gozatu zuten bertan bildutakoek.