Monda Lironda pailazoen ikuskizuna egongo da bihar Mundakan
Txorrokopuntan egiten duten Kale liburutegiarenn baitako ekimena da biharkoa. Hain zuzen ere, Apika animazio taldearen Monda Lironda pailazoak hurbilduko dira Mundakara. Zorionak izeneko umorezko ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etan hasita.
Monda Lironda pailazoek publikoaren laguntza eskatzen dute ikuskizunean. Hala, harreman berezia sortzen da ume eta pailazoen artean.
Kale liburutegiaren bidez, Mundakako Udalak irakurketa eta kultur ekintzak bultzatu gura ditu batetik; eta, bestetik, udan txikien bizitza sozio-kulturala dinamizatzea du helburu. Mota horretako ekimenei esker, herriko txikienek, aldi berean, jolasteko eta ikasteko aukera dutela diote udaletik: “Irudimena eta sormena garatzen duten bitartean, lagun berriak eginez”.