Elantxobeko udalaren eta Euskal Bateleroen elkartearen eskutik batuko dira portuan, uztaileko azken asteburuan.
Ontzigintzaren historiako batel klasikoak ezagutara eman asmoz antolatu dute ekimena, horien balioa agerian erakutsiz.
Hilaren 30ean 09:00etan jarri dute hitzordua. Ondo etorria eman, eta uretara sartuko dira.

10:30ean patroien batzarra egin, eta 14:00ak ingurura arte nabigatuko dute.
Bazkalostean hiru balizen arteko estropada jokatuko dute. Eguna borobiltzeko elkarrekin afalduko dute.
Biharamunean, Euskal Herriko Zinga txapelketaren finala lehiatuko dute, 10:00etan hasita. Halaber, usadiozko ontzien erakusketa jarriko dute portuan.
Arratsaldean, uretan emango diote amaiera topaketari.
EGUTEGIA:
UZTAILAK 30, ZAPATUA:
- 09:00: Ondo etorria eta batelen uretaratzea.
- 10:30: Patroien batzarra.
- 11:00-14:00: Nabigazioa.
- 14:30: Bazkaria.
- 16:00: Estropada.
- 21:30: Afaria.
UZTAILAK 31, DOMEKA:
- 10:00: Euskal Herriko Zinga Txapelketaren finala.
- 10:30: Usadiozko ontzien erakusketa.
- 14:30: Bazkaria.
- 16:00-19:00: Nabigazioa.