Naturak ematen dituen elementuez bakarrik baliatuta, Rober Garay artistak e
skualdeko toki basatietan egindako artelanak eraman ditu Madariaga Dorretxera. Busturian kokatutako Ekoetxea Urdaibai –Euskadiko Biodibertsitate Zentroa zena– egindako artelanen argazkiekin eta naturatik ekarritako elementuekin bete du,
ArteBrutto Naturalis izeneko erakusketan.
2010ean,
Land Art-ean egin zuen murgilketaren bidaia kronologikoa proposatzen du Garayk. Eskualdeko ingurune naturaletan, basoetan eta itsasoan, kobazuloetan eta mendietan egindako artelanak dira, eta denek dute gauza bat komunean:
ingurumeneko elementuak erabili izana eta artelenen galkortasuna.
“Ingurua eraldatzea planteatu nion nire buruari, baina naturan aurkitzen ditudan elementuak bakarrik erabiliz, eta ordena pertsonal bat erabiliz”, azaldu du.
Rober Garay erakusketako sormenalkari buruz hitz egiten
Geometria, elkarrizketa mitologikoa, kaligrafia, eta arte kontzeptuala elkartzen ditu Garayk naturak eskainitako tresnekin egindako lan horietan, gizaki primigenioek egiten zuten moduko lana burutuz.
Adarrez egindako izakiak, ikatzez margoztutako errinozeroak eta klarionagaz margotutako harkaitzak, dagoeneko naturan desagertuta dauden denbora bateko artelan horiek erakusten ditu Garayk erakusketan. Izan ere, elementu gehienak,
sare sozialetan erakusgai dituen argazkien bidez eraman ditu erakusketara.
Erabilitako hainbat elementu ere bildu ditu Ekoetxea Urdaibain, naturak ematen dituen baliabideen erakusgarri gisa, eta aurkitutako adar, harri eta hondakinak nola eraldatu dituen ikustarazteko.
ArteBrutto Naturalis erakusketa, uztailaren 17an inauguratu dute, eta urriaren 16a arte egongo da zabalik. Sarrera doakoa da.