Ondarroako 31. Itsas igeri lasterketa, bihar, badiako uretan
Ondarru Igeri Taldeak antolatuta, Ondarroako 31. Itsas igeri lasterketa egingo da bihar, badiako uretan. Elena Fernandez Iturrioz II. memorialean, oraingoz, 450 igerilarik eman dute izena, eta antolatzaileek 500 bat batzea aurreikusten dute.Antolatzail...
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, proban parte hartu nahi duten igerilari federatu eta ez federatuek zapatuan ere edukiko dute izena emateko azken aukera, 09:00etatik 10:00etara, Arrigorri hondartzan.
Proba 10:30ean hasiko da, eta ohi modura, gaztetxoen txanda izango da lehendabizi. 2002tik 2006ra jaiotako mutilek egingo dute dzanga lehenengo, eta horien atzetik, nesken txanda etorriko da. Denek, 600 metro egin beharko dituzte igerian.
Gaztetxoek proba amaitzen dutenean, ostera, nagusiek 1.600 metro egin beharko dituzte igerian. Lehenengo gizonezkoek egingo dute uretara dzanga, eta haiek lehenengo buiara heltzen direnean, emakumeek hasiko dute proba.
Proba amaitzean, sari banaketa egingo da hondartzan bertan.