La Pulgak flamenko ikuskizuna eskainiko du bihar, Mutrikun
Askoa Etxebarrieta Lasheras La Pulga flamenko dantzariak Berriketan ikuskizuna eskainiko du bihar, 22:30ean, Mutrikuko Txalaparta okindegi-kafetegian, doan.Musika eta dantza uztartuz, ikuskizunak euskal soinuen eta flamenkoaren arteko elkarrizketa isla...
Musika eta dantza uztartuz, ikuskizunak euskal soinuen eta flamenkoaren arteko elkarrizketa islatzen du.
Txalapartariak Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga izango dira. Gitarra, ostera, Simon Morenok joko du. Ahotsaren ardura Angel Lopez de Torok edukiko du. Eta horiekin guztiekin ariko da La Pulga ere.
Saioa ikusi dutenen esanetan, ikuskizuna emozioz betetakoa eta «ikusgarria bezain entzungarria» dela diote.