Jolas artean hasi dituzte Karmen jaiak
Txupina gaur jaurtiko badute ere, Karmen jaiak ospatzen hasita daude markina-xemeindarrak. Atzo arratsaldean, esate baterako, pentatloia egon zen Txosnaguneko karpan, bai eta urteroko afari jendetsua ere. Asto pekotzaren zozketa ere egin zuen Xemein As...

Txupina gaur jaurtiko badute ere, Karmen jaiak ospatzen hasita daude markina-xemeindarrak. Atzo arratsaldean, esate baterako, pentatloia egon zen Txosnaguneko karpan, bai eta urteroko afari jendetsua ere. Asto pekotzaren zozketa ere egin zuen Xemein Astialdi Taldeak eguazten arratsaldean. Bizkor ibili zen astoa, eta 2.543 zenbakia aukeratu zuen. Ordezkoa 2.737 zenbakia da.