Urtero egin moduan, Margot Fernandezen laguntzagaz, ikasturtean eskulanen ikastaroan herritarrek egindako lanak jarri dituzte ikusgai Busturiko Altamirako Kultur Etxean. Uztailaren 29ra arte bisitatu ahalko da erakusketa, Kultur Etxea zabalik dagoen or...
Urtero egin moduan, Margot Fernandezen laguntzagaz, ikasturtean eskulanen ikastaroan herritarrek egindako lanak jarri dituzte ikusgai Busturiko Altamirako Kultur Etxean. Uztailaren 29ra arte bisitatu ahalko da erakusketa, Kultur Etxea zabalik dagoen ordutegian; hau da, 08:00etatik 15:00etara bitartean. Asko dira ikasturtean egin dituzten lanak, eta Kultur Etxeko aretoa bete egin dute; aulkiak, mahaiak, kutxak, hautsontziak, margolanak…ikus daitezke beste hainbat gauzaren artean.