I. Busturialdeko Pelota-Goxo Txapelketa jokatuko dute abuztuan
Gernika-Lumoko Arkupe Pilota Taldeak antolatu du txapelketa, eta federatuak ez diren 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dezakete.
Hilaren 22a da izena emateko azken eguna. Santanape kiroldegian, Gernika Gimnasioan, eta Ospa, Zaplast, Arrano eta Ipar tabernetan daude apuntatzeko zerrendak.
Abuztuaren 4ean eta 5ean jokatuko dute txapelketa Pasealekuan (beti ere izena ematen duten bikoteen arabera). Lehen egunean kanporaketak lehiatuko dituzte, eta abuztuaren 5ean jokatuko dituzte final-laurdenak, final-erdiak eta finalak.
Partidak 10 tantoko bi set-etara izango direla zehaztu dute antolatzaileek (berdinketa haustea 5 tantora). Txapelketarako pelotak antolatzaileek jarriko dituzte. Pilota bigunekin jokatuko dute, “denek jokatzeko aukera izan dezaten”.
Bestalde, Arkupeko pilotarien arteko txapelketa ere jokatuko dute. Horretan, klubeko benjaminaurreko, benjamin eta kimu mailetako ikasleek parte hartuko dute.