Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa lehiatuko dute etzi, Bermeon
Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa Bermeon jokatuko da domeka honetan. Solluben, Cannon erretegiaren parean hasiko da lehia, 12:30ean. Emakumezkoetan lau parte hartzaile egongo dira, eta gizonezkoetan hiru.Bilboko Garazi Arruti, Barakaldoko Laura Perez,...
Emakumezkoetan lau parte hartzaile egongo dira, eta gizonezkoetan hiru.
Bilboko Garazi Arruti, Barakaldoko Laura Perez, Mallabiko Karmele Gisasola eta Getxoko Nerea Egurrola ariko dira nor baino nor gehiago.
Bestalde, Eloy Salterain abadiñarra eta Oskar Perez eta Ousmane Drame barakaldarrak lehiatuko dira Bizkaiko txapelaren bila.
Bizkaiko Txinga Erute Txapelketa amaitu eta gero, herri kirol erakustaldiagaz gozatu ahal izango dute bertan biltzen direnek.