Bizkaiko Harrizulatze Ligaren 5. saioa lehiatuko dute bihar
Bizkaiko Harrizulatze Ligaren behin-behineko sailkapenaren buru jarraitzen du Ereño Gerandape Herri Kirol Taldeak.Lau jardunaldi jokatu dituzte orain arte, eta talde ereñarreko kideak lauretan nagusitu dira.Hain zuzen ere, bosgarren jardunaldia Sant...
Lau jardunaldi jokatu dituzte orain arte, eta talde ereñarreko kideak lauretan nagusitu dira.
Hain zuzen ere, bosgarren jardunaldia Santurtzin lehiatuko dute bihar. Portu inguruan ariko dira, 13:00etan hasita.
Aurreko domekan Barakaldon jokatu zuten laugarren jardunaldia.
Ereño Gerandape HKTak 14 zulo, 9 zentimetro eta 5 milimetroko marka lortu zuen.
Kabiezes talde santurtziarra sailkatu zen bigarren sailkapen orokorrean ere bigarrena da. Hark 14 zulo eta 6 zentimetroko marka egin zuen.
Burdin Gazteak taldearen atzetik, Piratak Herri Kirol Taldeko kideek laugarren sailkatzea lortu zuten 12 zulo, 7 zm eta 9 mm.
Aldai Alde Trapagarango taldeak bosgarren amaitu zuen, eta herriko talde Errekatxok azken postuan amaitu zuen lehia, 11 zulo, 12 zm eta 6 mm-ko marka eginda.
Behin-behineko sailkapenari dagokionez, Ereño Gerandape HKTak 57 zulo eta 3 zm pilatu ditu orain arte jokatutako lau jardunaldietan. Piratak HKTko kideek, beste alde batetik, 47 zulo, 10 zm eta 6 mm-ko marka daukate, eta azken aurrekoak dira sailkapenean.