Barrenetxea, kadeteen artean lehena
Gastronomia Vasca txirrindulari taldeko Jon Barrenetxeak irabazi zuen, atzo arratsaldean, Markina-Xemeinen lehiatu zen kadete mailako Karmen jaietako txirrindulari lasterketa. Irabazlearen ondotik, esprintean ailegatu ziren helmugara Lander Lartitegi (...
Gastronomia Vasca txirrindulari taldeko Jon Barrenetxeak irabazi zuen, atzo arratsaldean, Markina-Xemeinen lehiatu zen kadete mailako Karmen jaietako txirrindulari lasterketa. Irabazlearen ondotik, esprintean ailegatu ziren helmugara Lander Lartitegi (Basati Bike Busturia) eta Aketza Arana (Vicinay Cadenas), azken horrek gainera, mendiko saria ere eraman zuen. Eskualdeko lehen sailkatua, Gaizka Ansola (Ekin) markina-xemeindarra izan zen, eta tarteko helmugako saria Oier Vazquezek (Elkar kirolak) lortu zuen.