Bakailaoa gaitzat hartuta, 'Kurik'-en zenbaki berria aurkeztuko dute
Aurkezpena gaur egingo dute, 18:30ean, Barandiaran aretoan. Kostaldeko herrien arteko liskarrak islatzen dituzten bi artikulu ere biltzen ditu argitalpenakKultur ondarea jorratzea helburu hartuta Lekeitiko Udalak egiten duen Kurik aldizkariaren bigarre...
Aurkezpena gaur egingo dute, 18:30ean, Barandiaran aretoan. Kostaldeko herrien arteko liskarrak islatzen dituzten bi artikulu ere biltzen ditu argitalpenak
Kultur ondarea jorratzea helburu hartuta Lekeitiko Udalak egiten duen Kurik aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztuko dute gaur, 18:30ean, Barandiaran aretoan. Bakailaoa gai nagusitzat hartuta, zenbaki berriak horren inguruko hainbat artikulu biltzen ditu.Santa Katalina koban urteetan egin diren ikusketa arkeologikoen emaitzetatik hasi eta Lekeitioko Udal artxiboan aurkitutako Ternuan izan ziren Hego Euskal Herriko arrantzaleen doku- mentu zaharrenetaraino, bakailaoaren inguruko askotariko informazioa biltzen du argitalpenak zenbaki berrian.
Bestelako erreportajeak
Horrez gain, kostaldeko herrien arteko liskarrak islatzen dituzten bi artikulu ere agertzen dira: «Areoplano bi pasa-ta… abestiaren ingurukoa bat eta estropaden ingurukoa bestea».
Lekeitiko Parrokiako musikoen, talaieroen eta Eusko Jaurlaritzak Lea ibai-arroko ondare historikoa zaintzeko egin nahi duen planari buruzko erreportajeak ere agertzen dira. «Argitalpenak ia 200 orrialde ditu».
Erakusketa ere bai
Gainera, argitalpena aurkezteaz batera, aldizkariko artikuluak egiteko erabilitako irudien erakusketa ere ikusgarri jarriko dute asteburuan, Barandiaran aretoan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:30era.
Zenbaki berria ohiko salmenta lekuetan egongo da salgai, 20 euroan.