Herriko 31 artisten lanak daude ikusgai 'GernikArte 2016' erakusketan
Herriko artistek landutako argazkilaritza, margogintza, eskultura edo ehungintza modalitateetako artelanak daude ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Guztira 13 artisten lanak biltzen ditu erakusketak; horien artean, Fernando Abaunza, Marimar Agirre eta Juanjo Aretxederrarenak. GernikArte 2016 erakusketa Gernika-Lumoko fundazioaren 650. urteurreneko egitarauaren baitan antolatu dute aurten, eta irailaren 20a bitartean izango da ikusgai.