Barikuan egingo dute fantasiazko eta beldurrezko zinema jaialdia, Bermeon. Hamaseigarren edizioa du aurten, eta panpinak izango ditu ardatz. Kale animazioa, desfilea, laburmetraiak eta luzemetraiak dakartza aurten ere Gorefestak; bederatzi laburmetrai eta bi lan luze, hain zuzen ere.
20.30ean hasita, laburmetraiak proiektatuko dituzte lehenbizi. Ostean, bi luzemetraiak jarriko emango dituzte, Nestor Basterretxea aretoan. Barikuko jaialdian ikusi ahal izango diren laburmetraiak zeintzuk izango diren jakitera eman dute antolatzaileek; hala ere, aurtengo Gorefestan ikusi ahal izango diren film luzeak zeintzuk diren egunean bertan jakingo du publikoak. Sarrera 3 euro ordaindu beharko da.
Gorefest 2016
Laburmetraiak
Alexia (Andres Borghi).
Pesanta (Angel Valera).
The Fisherman (Alejandro Suarez Lozano).
Buenas manos (Francisco Bendomir).
Cut (Peter Lemper).
El lugar adecuado (Begoña Arostegi & Fernando Franco).
Oscar Desafinado (Mikel Alvariño).
Happy Face (Marc Juve).
Time Trap (Michael Shanks).
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.