Ondarroak eta Isuntzak bigarren eta bosgarren amaitu dute Donostian
Zapatuan KAE 1 Ligako bosgarren jardunaldia jokatu zen Donostian, Kontxako uretan. Ondarroako eta Isuntzako traineruek lan ona egin zuten, eta bigarren eta bosgarren amaitu zuten, hurrenez hurren.Ondarroak hirugarren txandan jokatu zuen estropada, Geta...
Ondarroak hirugarren txandan jokatu zuen estropada, Getaria, Pedreña eta Donostiarragaz batera. Getaria hasiera-hasieratik buruan joan zen, eta ondarrutarrak aldea murrizten saiatu baziren ere, ezin izan zioten Getariako traineruari aurrea hartu. Getariak lortu zuen bandera 20:46,73 denboragaz, eta ia bost segundora sailkatu zen Ondarroa (20:51,57).
Lekeitioko traineruak, ostera, bigarren txandan jokatu zuen estropada, Deusto-Bilbao, Hondarribia eta Orioren aurka, eta bere txandako onena izan bazen ere, hirugarren txandako lau traineruek baino denbora gehiago behar izan zuen. Hala, bosgarren sailkatu zen (20:55,65).
Lekeitioko uretan
Bizkaiko traineruek bihar izango dute hurrengo hitzordua. Bizkaiko traineru txapelketa lehiatuko da Lekeitioko uretan, 19:00etatik aurrera.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, 11 traineruk parte hartuko dute lehian. Arkote, Getxo eta Iberia lehen txandan ariko dira, Ondarroa, Deusto, Isuntza eta Itsasoko Ama bigarrenean, eta Bermeo, Kaiku, Zierbena eta Portugalete, hirugarrenean.