Osakidetzak Aulestin mediku erdalduna kontratatu duela salatu du Uemak
Uemak eta Aulestiko, Errezilgo, Azpeitiko eta Segurako udalek salatu dute Osakidetzak euskaraz ez dakiten medikuak kontratatu dituela euren herrietarako. Horien arabera, mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko egin ditu kontratazioak Osakidetzak, «her...
Osasun zerbitzu publikoko erakundeak Aulestirako eta Segurarako egindako kontratazioak «lanposturako euskara betekizunak saihestuz» egin dituela eta hori «kezkagarria» dela dio Uemak. «Herritarren hizkuntza eskubidea urratuz, Administrazio publikoak zerbitzuak euskaraz eskaintzeko duen betebeharrari muzin egin dio».
«Arnasguneei kalte»
Osakidetzak, gainera, herritar euskaldunak ez dituela kontuan hartzen salatu dute. «Ez eta gure herrietako errealitate soziolinguistukoa ere, inolaz ere».
Gainera, Aulesti, Azpeitia, Errezil eta Segura euskararen arnasguneak direla eta Osakidetzak horietan «erdara nagusi den eremuak» sortu dituela gaineratu dute.
Salaketa egiteaz batera, lehenbailehen mediku euskaldunak jartzeko eskatu diete Osakidetzako arduradunei. «Zor zaigun errespetuarekin jokatu dezala eskatzen diogu Osakidetzari».