Jai Alai World Tourraren ikuskizuna bihar hasiko da, zestaren katedralean
19:00etan hasita, lehenengo Master Seriesaren finalerdiak lehiatuko dituzte. Hilaren 15ean jokatuko dute finala. Munduko puntista onenak elkartuko dira Jai Alai frontoianMunduko zestalaririk onenen jokoaz gozatzeko aukera eskainiko du beste behin Jai A...
19:00etan hasita, lehenengo Master Seriesaren finalerdiak lehiatuko dituzte. Hilaren 15ean jokatuko dute finala. Munduko puntista onenak elkartuko dira Jai Alai frontoian
Munduko zestalaririk onenen jokoaz gozatzeko aukera eskainiko du beste behin Jai Alai World Tourrak. Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian bi Master Series jokatuko dituzte.Bihar, 19:30ean hasita, lehenengo Master Seriesaren finalerdiak lehiatuko dituzte, eta hilaren 15ean izango da finala finalerdien ordutegi beragaz.
Hain zuzen ere, txapelketaren lehen multzo horretan Jai Alive enpresako lau bikote ariko dira nor baino nor gehiago.
Goikoetxeak eta Inzak Olharan eta Ibai Erkiagaren kontra jokatuko dute. Beste partidan, berriz, Egiguren eta Etcheto ariko dira Olha eta Enbilen kontra.
Bigarren multzoan beste lau bikote hauek lehiatuko dira: Beaskoetxea-Txasio Barandika-Armigorena bikotearen kontra, eta Erik-Lekerika bikotea Hormaetxea-Aldazabalen kontra.
Horiek hilaren 24an jokatuko dituzte finalerdiak, eta hilaren 30ean lehiatuko dute finala.
Aipatu Master Series bakoitzeko bikote irabazleek abuztuaren 12an jokatuko dute final handia.
Bazkide txartela
Sarrerak 10 eurotan daude salgai, baina aurten Bazkide txartela egiteko aukera zabaldu dute Gernika Jai Alai enpresan. Bazkide eginda, partidak guztiak 40 euroren truke ikusi ahalko dira.
Antolatzaileen berbetan, iazkoa oso denboraldi «arrakastatsua» izan zen, eta aurten ere «oso gogor» datozela esan dute.
Goi mailako pilotariak egongo dira Gernika-Lumoko zesta puntaren Katedralean. Besteak beste, Diego Beaskoetxea herriko izarraren erakustaldiaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. Beaskoetxea iazko Binakako Txapelduna Donibane Lohitzuneko Grand Slam-aren eta Miarritzeko Urrezko Xisteraren irabazlea da. Dania Jai Alain jokatzen duen aurrelari biziak iazkoa errepikatzea izango du aurten ere helburu.
Alex Hormaetxea bermeotar errematatzaile ikusgarriak ere ez du hutsik egingo, ezta Danian oso maila ona eman duten Xaiber Barandika eta Unai Lekerika herriko gazteek ere. Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra historiako pilotari onenetakoa da Gernikan egongo da, bai eta Aldazabal berriatuarra ere; Daniako atzelari onena izan da, eta iazko Binakako txapelduna ere bada.
Etcheto eta Inza atzelari lapurtarrak, Egiguren, Enbil edota Olha bezalako pilotari beterano, baina goi-mailakoak, berriro Euskal Herrira jokatzera itzuliko den Txasio markinarra, Olharan-en joko bizia… Punta-puntako jokalariak guztiak ere. «Ez da ikuskizuna faltako kantxan, eta giro aparta espero da beste behin ere harmailetan, zesta-punta goruntz doanaren adierazle».
Musikaz girotuta
Zesta-punta jaialdia girotzeko, partiden aurretik musika emanaldiak eskainiko dituzte, eta amaitzean, DJen txanda izango da. Bihar, Nebbian taldea eta Aitor Etxebarria El_Txef_A Dj-aren doinuek girotuko dute frontoia.