Tortilla txapelketa eta herri bazkaria egin dituzte gaur goizean, eta arratsaldean idi proben ostean, batukada emanaldia egingo dute Bilboko Batukale taldekoek. Iluntzean bakarrizketak egongo dira Miren Izostegi eta Aritz Garciaren eskutik.

Heldu eta gazteek parte hartu dute kata lehiaketetan
Zortzi tortilla aurkeztu dituzte goizeko txapelketara eta
Tipi-tapa taldearena izan da onena. Irabazleek 50 euroko diru-saria eraman dute etxera. Ondoren, herri bazkaria egin dute 60 bat herritarren parte hartzearekin.
Bihar,
oinezko martxa batekin hasiko dute eguna, 09:00etan. Ondoren, marmitako txapelketa, eta igeltoki eta futbolin lehiaketak egongo dira, goizean zehar. Eguerdian meza, Elai Alai Dantza Taldearen emanaldia egingo dute. Bazkaldu ostean,
Tute txapelketa eta haurrentzako AXI ekitaldia egongo da, jolas eta puzgarriekin. Lain taldeak ere kontzertua emango du, eta 20:00etan jaiei bukaera emateko txupina botako dute.