Eskualdeko lau herritatik Karraspio hondartzarako autobus zerbitzuak daude
Aulestitik, Lekeitiotik eta Mendexatik uztailean eta abuztuan egongo da zerbitzua martxan. Berriatuarrek martitzenean hasi eta abuztuaren 5a arte izango dute autobus zerbitzuaAulestiko, Berriatuko, Lekeitioko eta Mendexako bizilagunek Karraspio hondart...
Aulestitik, Lekeitiotik eta Mendexatik uztailean eta abuztuan egongo da zerbitzua martxan. Berriatuarrek martitzenean hasi eta abuztuaren 5a arte izango dute autobus zerbitzua
Aulestiko, Berriatuko, Lekeitioko eta Mendexako bizilagunek Karraspio hondartzara autobusean joateko aukera izango dute uztailean eta abuztuan.Mendexako eta Lekeitioko udalek eskainiko duten autobus zerbitzuari dagokionez, Lekeitioko autobus geltokitik Karraspiora eta Santa Katalinatik Karraspiora joan-etorria egingo du autobusak. Euria dagoenean ez dela zerbitzurik egongo zehaztu dute.
10:15ean irtengo da lehen autobusa Lekeitioko autobus geltokitik, eta bueltarako azkena 20:00etan aterako da Karraspiotik.
Astegunetan
Bestalde, Aulestiko eta Berriatuko autobus zerbitzuei dagokienez, astegunetan bakarrik egongo da martxan.
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak udalaren laguntzagaz antolatu du hondartzarako autobusa. Eta udaletxean izena ematea beharrezkoa da.
15:15ean irtengo da autobusa Aulestitik, eta bueltarako ordua 19:45ean izango dela jakitera eman dute. Eguneko txartelak 4 euro balio ditujoan-etorria, eta hilabeteko bonuak ere jarri dituzte eskura. Hala ere, bonua dutenek lehentasuna izango dute, eta, beraz, eguneko txartelak mugatuak izango dira.
Uztaileko bonuak 45 euro balio ditu 18 joan-etorri, eta bihar da izena emateko azken eguna. Abuztuko bonuak, ostera, 55 euro balio ditu 22 joan-etorri eta uztailaren 27a baino lehen eman behar da izena.
Azaldu dutenez, behar beste jendek ez balu izenik emango, ez litzateke autobusik egongo, eta dirua itzuliko lukete.
Bestalde, Berriatuko Udalak antolaturiko autobus zerbitzua martitzenean hasiko da martxan, eta abuztuaren 5era arte egongo da.
15:00etan irtengo da autobusa, eta Karraspiotik 19:00etan aterako dira Berriaturantz.
Nagusiek joan-etorriko 3 euro ordaindu behar dituzte, eta 14 urtera artekoek, berriz, 2 euroren truke egingo dute joan-etorria.
Euskalmet-eko iragarpenaren arabera jarriko dute autobusa, hau da, euria izanez gero ez da zerbitzurik egongo. Beraz, astelehen goizetan asteko eguraldiaren prebisioa zehazten duen kartel bat jarriko dute geltokian.