Ozeaniako kultura ezagutzera emango dute, Muxikan
Muxikako umeek Australia, Zeelanda Berria, Papua Guinea Berria, Mikronesia edo Polinesia ezagutzeko aukera izango dute Munduko beste aldean Ozeania izenpean antolaturiko jolas eta tailerren bidez. Sentsibilizazio programa hori 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteei dago zuzenduta.
Ekainaren 27 eta 30 bitartean, Zubieta Errotan lurreko surfa, Zeelanda Berriko All Blacks errugbi taldearen Haka dantza maoria, Autsraliako entsalad eta beste hainbat ekintza egingo dituzte.Tailer horietan munduaren beste aldean dagoen kontinenteko bitxikeriak ezagutzeko aukera edukiko dute haurrek. Ozeaniako aborigenen mozorroa tailerra eta photocall bat ere egingo dute.
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako ekimen hori eskualdeko hainbat herritan egin dute, kultur aniztasuna sustatzeko asmoagaz.