Sup Race zirkuituaren bigarren proba lehiatuko dute etzi, Mundakan
III. Mundaka Sup Race lehiatuko dute, domekan. Sup Race zirkuituko bigarren proba izango da lehenengoa Getxon izan zen aurreko domekan.Hamar kategoria lehiatuko dituzte: 1,4 mistoa, 12,6 gizonezkoak, 12,6 emakumezkoak, amateur gizonezkoak, amateur emak...
Hamar kategoria lehiatuko dituzte: 1,4 mistoa, 12,6 gizonezkoak, 12,6 emakumezkoak, amateur gizonezkoak, amateur emakumezkoak, 18 urtez azpiko gizonezkoak, 18 urtez azpiko emakumezkoak, 16 urtez azpiko kadeteak, 14 urtez azpiko haurrak eta 12 urtez azpiko haurrak.
12 kilometroko tartea egingo dute nagusiek, eta amateurrek, berriz, 5 kilometro egingo dituzte paddle surfean.
09:00etatik 09:30era bitartean egingo dute dortsalen banaketa, bai eta izen emateen egiaztapena ere.
Jarraian, partaideak batzartuko dira, eta 10:30ean hasiko dira martxan gehienak. Umeak 12:00etan uretaratuko dira. Guztiek amaitu ostean, 14:00ak aldera banatuko dituzte sariak. Gero, 15:00etatik aurrera, Isla Kale kiroldegian bazkalduko dute gura dutenek.