Markina-Xemein eta Gernika, Bizkaiko herriarteko txapelketako protagonistak
Gaur arratsaldean jokatuko dute finala Durangoko Ezkurdi frontoian. Asteburuan El Pais del Bidasoa Txiki txapelketan parte hartuko dute Mutrikuko Danok Bateko puntista gazteekGaur jokatuko dira Durangon, 21. Bizkaiko Herriarteko Zesta-Punta Txapelketar...
Gaur arratsaldean jokatuko dute finala Durangoko Ezkurdi frontoian. Asteburuan El Pais del Bidasoa Txiki txapelketan parte hartuko dute Mutrikuko Danok Bateko puntista gazteek
Gaur jokatuko dira Durangon, 21. Bizkaiko Herriarteko Zesta-Punta Txapelketaren finalak. Markina-Xemein eta Gernika ailegatu dira finalera, eta euren artean erabakiko da txapelak aurten nork jantziko dituen.18:30ean hasiko dira Ezkurdi frontoian hiru mailatako partidak. Kadete, gazte eta nagusiak aterako dira kantxara, ordena horretan, hurrenez hurren. Hala, finala jokatzen lehenengoak Markina-Xemeingo Zesta-Punta Taldeko Kepa eta Gorka eta Gernika Jai Alai eskolako Aritz eta Ibon izango dira.
Ondoren, Markina-Xemeingo Gotzon eta Danel eta Gernikako Urko eta Gorkaren arteko partida jokatuko da gazte mailan, eta azkenik, Markina-Xemeingo Meabe eta Ibarluzea eta Gernikako Urrutxua eta Urtubi nagusien mailako bikoteen arteko norgehiagoka.
Iaz ere finalean egon zen Markina-Xemeingo taldea, baina Berriatuak irabazi zion orduan txapela. Beraz, aurten, oraindik gogotsuago joango dira garaipenaren bila. Gernika Jai Alaiko bikoteek ere ez dituzte gauzak erraz jarriko, eta Bizkaiko sari nagusia eskuratzea bilatuko dute.
Gazteei begirako torneoa
Bestalde, Xisterak antolatuta, El Pais del Bidasoa Txiki Torneoa jokatuko da Elizondon (Nafarroa), asteburuan, kiniela erara.
Bi mailatan banatuta jokatuko da txapelketa, eta bertan parte hartuko duten 10-14 urte bitarteko 39 puntisten artean izango dira Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko Unax Zubizarreta, Manex Ansola, Eneritz Lizardi eta Jane Arreitunandia.