Mundakako Futbol Taldea benjamin mailarako ume bila ari da
Mundaka Futbol Taldeko kideek jakitera eman dutenez, hurrengo denboraldirako benjamin mailako taldea osatzeko jokalari bila dabiltza.Horretarako, 2016-2017 denboraldian talde mundakarrean jokatzeko interesa daukaten neska-mutilen gurasoek izena eman de...
Horretarako, 2016-2017 denboraldian talde mundakarrean jokatzeko interesa daukaten neska-mutilen gurasoek izena eman dezaten epea zabaldu du klubak. Hain zuzen ere, 2007 eta 2008 urteetan jaiotako neska-mutilek eman ahal izango dute izena, zehaztu dutenez, uztaila baino lehenago.
Horretarako, Isla Kale kiroldegira (Santa Katalina kalea, 0) bertaratu edo deitu behar dute. Bertan emango dizkiete beharrezko azalpen guzitak. Bertaratzerik ez dutenek, berriz, kiroldegira deituta eskuratu ahalko dute beharrezko informazio guztia: 94-617 71 42.