2007. urtetik hitzarmen orokorrik barik zegoen Bizkaiko arrain kontserba eta gazitze sektorea. Astelehenean, berriz, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek osatzen duten gehiengo sindikalak sektore horrentzako aurreakordioa sinatu zuen Bilbon, bi urteko lanaren ostean. Atzo, berriz, sinatutakoaren berri eman zuen LAB sindikatuak Bermeoko Salica kontserberaren aurrean.
LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur, Salica enpresaren aurrean
Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetako ordezkari Jon Iñaki Alkorta
Jobi-k azaldu modura, «LABek mainatutako hitzarmena da sinatu duguna; batetik, modu prekarioan lanean ari diren emakumez betetako sektorea delako, eta, bestetik, hitzarmena galtzear zegoelako».
Hitzarmena «derrigorrez» ezarri beharrekoa da: «2003. urtetik ez da egon sektorean derrigorrez ezarri behar zen hitzarmen bat. Tartean, eragin murritzeko hitzarmen bat egon da 2004 eta 2007 urteen bitartean. Enpresak, baina, hitzarmen hori betetzen egon dira, beste hitzarmen bat ez zegoelako, baina ez derrigortasuna zutelako».
Soldatak hobetu beharra
Hitzarmena, gainera, ezarri beharreko «gutxiengoa» da, ondoren, «enpresa bakoitzak hobetu dezake».
Soldatak eta dietak «apur bat» baino ez dira hobetu langile finkoentzat. 2015etik 2017ra %1,75eko igoera sinatu dute, %2,25 igotzeko aukeragaz 2016ko KPIa 0,75 baino gehiago balitz. Hala ere, aldi bateko langileek 2016ko soldata tablei jarraituta kobratu beharko dute. «Oso garrantzitsua» da Alkortaren arabera neurri hori: «Hitzarmena sinatu aurretik aldi baterako langile batek %15 gutxiago kobratu zezakeen, eta kontuan izanik 1.000 euro inguruko soldata batez ari garela, garrantzitsua da». Soldatetan, gainera, aurrera begira hitzarmena hobetu beharra dagoela uste du, «oraingoan ez baita aurrerapauso handirik lortu». Sektoreko langileen eskubideak, behintzat, bermatuta geratzen direla dio.
Bizkaian aplikatzeko hitzarmena da sinatu dutena, «Madrileko Hitzarmen Estatalak hori debekatzen duenean». Alkortak azaldu duenez, hamahiru urtean ea ahaztuta egon den Bizkaiko hitzarmena berreskuratu da. «Madrilgo Patronalak, baina, salatu ahal du hitzarmen hau eta indar barik utzi, legeak eskubide hori ematen baitio. Euskal Herrian, hala ere, Madrilgo inposaketen gainetik hitzarmen bat adostea lortu dugu, eta, beraz, balore handia ematen diogu».
Beste alde batetik, 2012 urteko lan erreformaren bidez Espainiako Gobernuak Patronalari ematen zizkion malgutasun orduak murriztea lortu dute; hain zuen, 172 ordutik 82ra murriztu dira. Bermatuta geratu da, gainera, ordu horiek ez direla oporretan, jai egunetan eta domeketan erabiliko. «Garrantzitsua da horiek zehaztea, enpresariek egun horiek ez erabiltzeko».
Lorpen «garrantzitsua»
Azaldu dutenez, hitzarmenak mugarik gabeko ultraktibitatea du: «2017ko abendura arteko balioa du sinatu dugun hitzarmenak. Baina berri bat sinatu arte hitzarmen hau ezartzea derrigorrezkoa izango da. Hitzarmen hau aldatzeko, berriz, alde guztien arteko akordioa beharrezkoa izango dela sinatu dugu. Patronalak, beraz, ezin izango digu sinatutakoa aldatu».
Hitzarmena «lorpen garrantzitsua» da LAB sindikatuaren arabera, «bai edukiengatik, bai eta Bizkaiko hitzarmena mantentzea lortu dutelako». Modu horretan, «hitzarmena hemen negoziatuta», hitzarmen estatala baino «hobea» izatea lortu dutela azaldu dute.
Atzoko agerraldian azaldu zutenez, ez dute ulertzen zergatik ELA sindikatuak uko egin dion hitzarmena sinatzeari, «sektorean delegatu gehien duen sindikatua izanik».
Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetako ordezkari Jon Iñaki Alkorta Jobi-k azaldu modura, «LABek mainatutako hitzarmena da sinatu duguna; batetik, modu prekarioan lanean ari diren emakumez betetako sektorea delako, eta, bestetik, hitzarmena galtzear zegoelako».
Hitzarmena «derrigorrez» ezarri beharrekoa da: «2003. urtetik ez da egon sektorean derrigorrez ezarri behar zen hitzarmen bat. Tartean, eragin murritzeko hitzarmen bat egon da 2004 eta 2007 urteen bitartean. Enpresak, baina, hitzarmen hori betetzen egon dira beste hitzarmen bat ez zegoelako, baina ez derrigortasuna zutelako».
Hitzarmena, gainera, ezarri beharreko «gutxiengoa» da, ondoren, «enpresa bakoitzak hobetzeko erabakia har dezake».
Soldatak eta dietak «apur bat» baino ez dira hobetu langile finkoentzat. 2015etik 2017ra %1,75eko igoera sinatu dute, %2,25 igotzeko aukeragaz 2016ko KPIa 0,75 baino gehiago balitz. Hala ere, aldi bateko langileek 2016ko soldata tablei jarraituta kobratu beharko dute aurrerantzean. «Oso garrantzitsua» da Jobiren arabera neurri hori: «Hitzarmena sinatu aurretik aldi baterako langile batek %15 gutxiago kobratu zezakeen, eta kontuan izanik 1.000 euro inguruko soldata batez ari garela, garrantzitsua da».
Soldatetan, gainera, aurrera begira hitzarmena hobetu beharra dagoela uste du Jobik, «oraingoan ez baita aurrerapauso handirik lortu». Sektoreko langileen eskubideak, behintzat, bermatuta geratzen direla dio.
Bizkaian aplikatzeko hitzarmena da sinatu dutena, «Madrileko Hitzarmen Estatalak hori debekatzen digunean». Jobik azaldu duenez, «13 urtean ea ahaztuta egon den Bizkaiko hitzarmena berreskuratu dugu. Madrilgo Patronalak, baina, salatu ahal du hitzarmen hau eta indar barik utzi, legeak eskubide hori ematen baitio. Euskal Herrian, hala ere, Madrilgo inposaketen gainetik hitzarmen bat adostea lortu dugu, eta, beraz, balore handia ematen diogu».
Bestalde, 2012ko lan erreforma bidez Espainiako Gobernuak Patronalari ematen zizkion malgutasun orduak murriztea lortu dute; 172 ordutik 82ra murriztu dira. Bermatuta geratu da, gainera, ordu horiek ez direla oporretan, jai egunetan eta domeketan erabiliko.
Azaldu dutenez, hitzarmenak mugarik gabeko ultraktibitatea du: «2017ko abendura arteko balioa du sinatu dugun hitzarmenak. Baina, berri bat sinatu arte hitzarmen hau ezartzea derrigorrezkoa izango da. Hitzarmen hau aldatzeko, berriz, alde guztien arteko akordioa beharrezkoa izango dela sinatu dugu. Patronalak, beraz, ezin izango digu sinatutakoa aldatu».
Hitzarmena «lorpen garrantzitsua» da LAB sindikatuaren arabera, «bai edukiengatik, bai eta Bizkaiko hitzarmena mantentzea lortu dutelako». Modu horretan, «hitzarmena hemen negoziatuta», hitzarmen estatala baino «hobea» izatea lortu dutela azaldu dute.