Pelaio deunaren jaiak ospatuko dituzte Belendizko auzoan asteburu honetan
Arratzuko Belendiz auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, jatekoa, musika eta kirolekin betetako egitarauarekin. Datorren astean berriz, San Juan sua eta San Pelaio eguna ospatuko dituzte, eguenean eta domekan hurrenez hurren.
Zapatuan hasiko dira Pelaio deunaren jaiak, 12:30etan izango bai da IV. Paella txapelketan izena emateko momentua. Bitartean, Ein Go taldeko trikitilarien musikak alaituko du goiza, paellak aurkezteko ordua heldu bitartean. 15:00ean herri bazkaria egingo dute denek batera. Bazkal ostean, mahai jolasak hasiko dira, eta 18:00etan Lur Korta ipuin kontalariak haurrak entretenituko ditu, iluntzean Xaiborren kontzertua hasi arte. Afaria ere ez da faltako, eta bertaratzen direnek, bakailao, txistorra eta hirugihar jana dastatzeko aukera izango dute.
Domekan jaiak jarraitu egingo du txakolin bertso kata batekin, Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolariak izango direlarik goizari doinua jartzeko arduradunak. Arratsaldean, txapel jaurtiketa, umeen jolasak eta Briska txapelketa ere egongo dira, eta eguna ezin hobeto bukatzeko txokolatea banatuko dute denentzat.
San Juan eta San Pelaio
Ekainaren 23an, San Juan bezperan, udako solstizioa ospatzeko sua egingo dute 21:00etan, eta ondoren, txokolatean, hirugiharra eta txistorra egongo da denontzat.
Ekainaren 26an berriz, 12:30etan meza Santua egingo dute San Pelaioren omenez. Ondoren, mokadutxoa egongo da bertaratzen direnentzat.