600 bono denda ipini dituzte herritarren eskura
Ondarroako bonoak deritzon egitasmoa martxan jarri du Ondarroako Udalak, herriko ekonomiari bultzada emateko. Kamiñaldeko lur jausiaren ondorioz herriko saltokiek beherakada nabarmena jasan dute salmentetan, eta ekimenagaz, hain zuzen ere, herriko eko...
Bono bakoitzak 10 euroko kostua izango du, eta horien eros ahalmena 15 eurokoa da. Bonoak, gainera, ezin izango dira elkarren artean metatu, eta erosten denaren zenbatekoak 15 euro edo gehiagokoa izan beharko du, erabili ahal izateko. «Herriaren ekonomiari bultzada bat emateko, bonoak eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatu, eta herrian erostera animatu nahi ditugu herritarrak», azaldu du Eneritz Basurko merkataritza zinegotziak.
Herriko saltokietan erabili beharko dira bonoak, eta kanpainan parte hartuko duten saltokiek beraien erakusleihoetan kanpainaren kartela edukiko dute ipinita, erosleek identifika ditzaten.
Bonoak Ondarroako Kutxabankeko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira, ekainaren 30era bitartean. Kreditu txartel bakoitzeko bono bakarra eskuratu ahal izango da, eta entitate finantzieroko bezeroak ez direnek 60 zentimoko gainkostua izango dute bono bakoitzeko.