Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, udal foroa egin dute gaur goizean Busturian. Jose Maria Uzelai herri ikastetxeko ikasleek Busturiko zinegotzi Naiara Ruizi azaldu diote aurtengo ikasturtean hondakinen kudeaketa lantzeko egin dituzten jarduera guztiak.
Ikasleak Naiara Ruiz zinegotziari azalpenak ematen
Busturian, papera, beira eta kartoia, orokorrean, ondo birziklatzen dira ikasleen arabera, baina hobetu beharra dago organikoaren eta olioaren birziklatzea.
Besteren artean, udalari proposatu diote txakurren kakak eta pilak botatzeko ontziak jartzea. Ruizek esan die, txakurren kakak botatzeko ontziak udarako jarriko dituztela