Euriak ez du zapuztu goizeko giroa Sukarrietako Abiña auzoan; gaur, San Antonio santuaren eguna ospatzen ari dira, eta urtero legez, hainbat izan dira bertaratu diren herriko zein inguruko bizilagunak.
Abiña auzoan bildu dira gaur herritarrak
San Antonio baselizan batu dira gaur lagun ugari, 12:00etako meza entzuteko. Trikitrixak lagunduta, berriz, txorizo pintxoak banatzen ari dira orain.
Arratsaldean, berriz, umeek, puzgarrietan jolasteko aukera izango dute, 17:00etatik aurrera, eta buruhandiak ere ibiliko dira Abiñatik. 18:00etan, eguneko bigarren meza izango dute baselizan.
Txorizo pintxoak banatzen dabiltza
Dantzan amaituko dute San Antonio eguna. 19:00etan, Bermeoko Salsa Cubanako kideak bertaratuko dira euren dantzak erakustera eta giroa alaitzera.