Lorez bete zen zapatuan Goiko Plaza, lehenengoz, lore azoka egin baitzuten. Azokarekin hasiera eman diote Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxadetako lore lehiaketari.

Lore azoka, Goiko Plazan
Bermeoko loradendek (Aintzane, Lourdes, Mila eta Txalintxu) hartu zuten parte azokan. Lore lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenek, gainera, han eduki zuten ideiak hartzeko aukera. Alde Zaharreko bizilagunek, zapatuan bertan izan zuten lehiaketarako izena emateko aukera. Hala ere, egin ez zutenek, ekainaren 27ra arte eman dezakete izena Berualan.
Umeek ere euren txokoa izan zuten lore azokan. Beraientzako tailer bat egon zen, eta bakoitza, landare bategaz bueltatu zen etxera.