Bermeon egon da goizeon Aitor Esteban, Espainiako Diputatuen Kongresurako Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) Bizkaiko hautagaia. Arrantza sektoreak Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ekonomian duen garrantzia nabarmendu du.
Arrantzaz aritu da gaur EAJ Bermeon. Argazkia: EAJ
Estebanek gaur azaldu modura, “EAJk gure arrantza sektorearen modernizazioa defendatzen jarraituko du eta gure arrantzaleentzat eta beren lanbidea itsasoaren inguruan garatzen duten pertsonentzat ahal ditugun lan baldintzarik onenak lortzeko lanean jarraituko dugu”. Neskatila, saregile eta paketatzaileen alde lortutakoa ekarri du gogora Estebanek Bermeon egindako ekitaldian: “Ana Pastor ministroak duela urte bete itsasoko erregimen berezitik atera nahi izan zituen. Baina, guk Senatuan aurkeztu genuen zuzenketa bati esker, aitortza hori itsaso eta arrantza sektoreko langileen Gizarte Babeserako Lege Arautzailean sartzea lortu genuen. Hala, Jose Maria Cazalisek, gai horren inguruan egindako lana goraipatu gura izan du Estebanek. Cazalis ere Bermeon egon da gaurko ekitaldian.
Indiako Ozeanoan arrantzan ari diren atunontzien segurtasunaren alde egindako lana ere gogorarazi dute: “Madrilgo talde jeltzaleak Gobernuaren konpromisoa lortu zuen itsasontziei babes pribatua emateko baina Espainiako Gobernuak ez du dagokion %25 a jartzen, Eusko Jaurlaritzak berari dagokion guztia jartzen duen bitartean”.
Euskal arrantza sektorea “bere osotasunean” defendatu ahal izateko, Espainiako KOngresuan eta Senatuan “talde indartsua” izatearen garrantzia azpimarratu dute Bermeon: ” Enpresen lehiakortasuna hobetzeko, gure ontzidiaren lehiakortasuna hobetzeko eta sektore honetako langileen babes soziala hobetzeko lan egingo dugu. Hori lantzen aritu izan gara eta jakin badakit, hantxe bizi izan dudalako, beste inork ez duela Euskadiko koska sektore honen alde egiteko ezer esan”.