Gernika bataloiko Valentin Martinez omendu dute
Gernika-Lumoko Udalak Gernika baataaloiko gudari izandako Valentin Martinez Hacha omendu zuen barikuan. Hain zuzen, Bataloiko gudarien oroimenez Pasealekuan jarritako xaflaren aurrean egin zuten omenaldi ekitaldia. Gudariaaren senideak eta Sabino Arana fundazioko kideek parte hartu zuten ekitaldian. Gorroñok esan zuenez, omenaldia “faxismoaren kontrako eta askatasunaren aldeko aitormena da”.