XX. mendeko musikagaz dantzatzeko aukera izan dute bermeotarrek zapatuan, 90. hamarkadakoagaz, hain zuzen. Spookypheria Productions kultur elkarteak antolatuta, 90’s party jaialdia hartu zuen Bermeoko Kafe Antzokiak.
Zenbait lagun, Alambike taldearen musikagaz dantzan
Bigarrenez, antolatu du Spookypheriak aipatu jaialdia; lehenengoa 2013ko abenduan egin zuten. Oraingoan ere, uste baino jende gutxiago bertaratu dela aipatu dute antolatzaileek: “Gauza asko zeuden egun berean, bai Bermeon zein inguruko herrietan ere”. Hala ere, bertaratutakoek “izugarrizko” giroa sortu zutela diote, “dena eman zuten”. Horregatik, “pozik” daude antolatzaileak.
90. hamarkadako bertsioak jo zituen Madrileko (Espainia) Alambike taldeak; eurak arduratu baitziren jaialdia zabaltzeaz. Estilo eta jatorri ezberdineko bertsioak jo zituzten. Ondoren, goizaldera arte, DC Datak hartu zuen mota guztietako musika jartzearen ardura.
Gutxi izan baziren ere, mozorroak jantzita agertu ziren zenbait lagun ere egon ziren.
DC Data musika jartzen