Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna ospatu zuten atzo Bermeon. Eskualdeko eta Bakioko dantza taldeak batu ziren han,
500 ume baino gehiago batuz.

Busturialdeko dantzari Txikien eguna, Bermeon
Dantzari dantzarekin hasi zuten ikuskizuna, eta 4 urtetik 13 urtera arteko haur eta gazteek ordubete luzeko dantza saioa eskaini zuten, jende bete plazaren aurrean. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko dantzak erakutsi zituzten 12 taldetako dantzariek.
Eguraldia lagun, pozik eta jai giroan dantzatu zuten umeek domekan. Olagueko esku dantzarekin amaitu zuten erakustaldia.
Nagusiek, aldiz, azaroan ospatuko dute Busturialdeko Dantzari Eguna, Bermeon.