Jone Amezaga errigoitiarrari harrera egingo diote Errigoitin eta Gernikan
Bihar geratuko da aske Jone Amezaga errigoitiarra, kartzelan hamazortzi hilabete egin ostean. Hori dela eta, harrera egingo diote, eguerdian Errigoitin eta iluntzean Gernika-Lumon.2014ko abenduan atxilotu zuten Amezaga, elkartasuna adierazi zioten hain...
Zapatuan utziko dute aske Jone Amezaga errigoitiarra, kartzelan hamazortzi hilabete eman ostean. Hori dela eta, harrera egingo diote, eguerdian Errigoitin eta iluntzean Gernika-Lumon.
2014ko abenduan atxilotu zuten Amezaga, elkartasuna adierazi zioten hainbat herritarren protesta artean. Pankarta bat eusten zuen makila batean aurkitutako hatz-marka batzuk froga hartuta eman zuten espetxeratzeko agindua, terrorismoa goratzea leporatuta.