Baxurako arrantzaleek arrain gutxi lehorreratu dute azken astean
Asteon ontzi gutxi porturatu dira Ondarroako eta gainerako euskal portuetan. Izan ere, martitzenean, orain arte arrantzatu duten antxoa baino handiagoa harrapatu zuten (kiloko 38-42 ale ingurukoa) Galiziako uretan, Burela inguruan, eta ontzi gehienak h...
Euskal kostaldean, ostera, antxoatan dabiltzan ontziek antxoa txikia arrantzatzen jarraitzen dute. Egunotan, Teilagorrien parean (Landak) dabiltza baxurako ontziak, eta arrainaren tamainua oso txikia denez (kiloko 60 ale ingurukoa), merke ari da saltzen euskal portuetan, kiloa 50-70 zentimo bitartean.
Kostako arraina
Bestalde, antxoatan ez dabiltzan beste bederatzi bat ontzi, kostaldeko arraina arrantzatzen aritu dira azken egunotan. Besteak beste, salbeue, txitxarro baltza, betandia, boba, buzten baltza, haginzorrotza, txitxarro zuria… lehorreratu dituzte.
Ondarroako kofradiako arduradunen arabera, aspaldian ez modura, nahikoa salbeue saldu da. Martitzenean, esaterako, 3.300 kilo saldu ziren, eta eguaztenean, ostera, 10.000 kilo. Prezio aldetik oso merke saldu da, kiloa 11-36 zentimo bitartean.
Atzo, gainera, berdel aleren batzuk ere saldu ziren. Ondarroako Ongi etorri ontziak 500 kaxa lehorreratu zituen, eta Lekeitioko Kalamuak beste 114 kaxa. Kiloa 3 euro inguruan saldu zen.