Kirol patronatuak lau kirol ikastaro emango ditu uda sasoian
Gernika-Lumoko Udalaren Kirol Patronatuak udan praktikatzeko lau kirol ikastaro eskainiko ditu: piragua, buzeoa, surfa eta Sub surf tabla gainean arraunean. Ikastaroak uztaila eta abuztua bitartean emango dituzte.Zazpi piragua ikastaro eta bederatzi Su...
Gernika-Lumoko Udalaren Kirol Patronatuak udan praktikatzeko lau kirol ikastaro eskainiko ditu: piragua, buzeoa, surfa eta Sub –surf tabla gainean arraunean–. Ikastaroak uztaila eta abuztua bitartean emango dituzte.
Zazpi piragua ikastaro eta bederatzi Sub ikastaro emango dituzte Laida hondartzan, 2005 urtea baino lehen jaio ziren zortzi pertsonez osatutako taldeetan. Surf ikastaroak, berriz, bederatzi izango dira, eta Lagan emango dituzte, 2007 urtea baino lehen jaiotakoentzat. Dibertsitate funtzional fisikoa duten pertsonek ere surf ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute. Buzeorako ikastaro bakarra emango da, lehenik igerilekuan eta hondartzan ondoren.
Informazio gehiago lortu nahi dutenek Santanapeko kiroldegian eman dezakete izena, edota 94-627 00 45 telefonora deitu dezakete.