Zapatu honetan, ekainaren 11n, geratuko da
aske Jone Amezaga errigoitiarra, kartzelan 18 hilabete egin ostean. Hori dela eta, harrera egingo diote
eguerdian errigoitin, eta Gernika-Lumon iluntzean.
2014ko abenduan atxilotu zuten, elkartasuna adierazi zioten hainbat herritarren mobilizazioen artean.
Terrorismoa goratzea leporatuta, pankarta bat eusten zuen makila batean aurkitutako hatz-marka batzuk froga hartuta, eman zuten bera espetxeratzeko agindua.