Garazi Oñartetxebarriak irabazi du maiatzeko Eztez Jakin
Boliña hotelaren jatetxean, bi lagunentzako afari bat irabazi du Garazi Oñarteetxebarria gazteak. Maiatzeko proban egon diren 54 parte hartzaileetatik 40k erantzun dute zuzen, azaldu du Berbalaguneko Pili Ibarrak. Maiatzeko galderak “denetarik” izan dutela ere adierzi du, eta udako geldialdiaren aurretik, ekaineko Ezetz Jakin izango da parte hartzeko azken aukera.
Horretaz gain, ekainaren 25ean irteera egingo dute, Ajangiz eta Muxikatik zehar, hamalau kilometroko ibilbidea eginez. Ajangiz, San Roma eta Eleizalde auzoetatik joango dira, Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan bukatzeko. Ondoren, Ramon Bilbao ardoen daztaketa egingo dute Bake -Lekun. Ibarrak adierazi du, aldez aurretik izena eman behar dutela, bertara joan nahi dutenek.