Morgako errebolberrak laugarren borrokaldian K.O-z garaitu zuen britainiarra, zapatuan Bilboko Bizkaia frontoian. Ondorioz, martxoan irabazitako nazioarteko WBA (
World Boxing Association) titulua berretsi du.
Gaueko zortzi borrokaldiak ikusteko 3.500 zale inguruk bete zuten frontoia.
Lehenengo borrokaldian paretsu ibili ziren biak, boxeo oldarkor eta dinamikoa erakutsiz. Baina, bigarren borrokalditik aurrera bizkaitarrak bere nagusitasuna agerian utzi zuen. Ezkerreko eskuagaz emandako ukabilkada sendoen aurrean gutxi egin ahal izan zuen aurkariak.
Beste behin erakustaldia ematea lortu zuen morgarrak, frontoian bildu ziren zaleen gozamenerako.
Garaipen honen ostean, Morgako boxeolariak Munduko WBA zerrendako lehenengo hamarren artean egoteko aukera handiak ditu.

Lejarraga zapatuko borrokaldia amaitu ostean.
Argazkia: Espabox.