MB 2000, aisialdiaren jagole 25 urtez
1991n sortu zuten MB 2000 elkartea, aisialdi munduan zegoen beharrizan bati irtenbidea eman asmoz. Bermeoko eta Mundakako zenbait lagunek sortu zuten taldea, bi herrietara iristeko.
Bermeoko Udalak ludotekarako eta gaztelekurako lokalak utzita, boluntario modura lan egiten genuen. Hasierako urteetan udan bakarrik zabaltzen zenHirugarren adinekoekin gaur egun Kabidxe dagoen lekuan egiten zuten lan, bai eta kofradia zaharrean ere. Azken urteetan, baina, «proiektua ez zen bideragarria», eta ezin izan dute horrekin jarraitu. MB 2000 elkartea, gainera, Sancti Spiritus zaharren egoitzako aisialdirako programarekin ere arduratu izan da urte askoan, bai eta zenbait ikastetxeetako jolas orduekin ere. «Gerora, baina, elkarteak norabidez aldatzea erabaki zuen. Hala, Mundakako ludoteka eta liburutegia eta Foruko kultur etxea kudeatzen hasi ginen. Hala ere, gaur egun Mundakako ludoteka ez dago gure ardurapean; bste biak bai, ordea», azaldu du Maribi Larrinaga Peñak. Bermeoko Udalak ludotekarako eta gaztelekurako lokalak utzita, boluntario modura lan egiten zutela diote. Gogoratu dute hasierako urteetan udan bakarrik zabaltzen zituztela, «gerora joan da eskaintza urte guztira zabaltzen», aipatu dute. Orain, alderantziz gertatzen dela azaldu dute: «Orain arte eskaini dugun udako kaleko ludoteka ez da egongo, nahiz eta aukera ezberdinak proposatu ditugun. Pena bat da, udan beste modu bateko jarduerak egin ahal direlako». 20 lagun inguru Arlo askotan lan egin izan dutela diote: herriko eta auzoetako jaietan, umeentzako ekintzetan… «Laguntzeko prest gaude beti». Herriko kultur taldeek eskatuta ere, hainbat jardueratan parte hartzen dute; «ez daukagu inolako arazorik laguntzeko», diote. Ekainaren 18 eta 19an Izaro Bikers motozaleen Magurios Topaketetan eta Bermeoko Gure Esku Dagok uztailaren 2an egingo duen adierazpena herriratzeko jaialdian egongo direla azaldu dute, «umeek ere zer egin eduki dezaten».
Eskaintza handiagoa dago gaur egun, eta pribatizaziora jo dute gehienek. Negozio batean bihurtzen ari da aisialdia.Andra Mari jaietako egitarauan ere laguntzen dute; play back txapelketak eta txokolatada herrikoia antolatzen dituzte, besteren artean. Eta, Arrain Azokako umeen gunea antolatzen ere badaramatzate 17 urte inguru. 20 lagun inguru ari dira taldean lanean, «bakoitzak ahal duena ahal duenean egiten du, batzuek lanagatik edota ikasten ari direlako denbora gutxiago baitaukate». 25 urtean aisialdi mundua aldatu egin dela dio Larrinagak: «Eskaintza handiagoa dago gaur egun, eta pribatizaziora jo dute gehienek. Negozio batean bihurtzen ari da aisialdia. Gu hasi ginean, udalak arduratzen ziren aisialdi munduagaz zerikusia zuten jarduera gehienak antolatzen». Ilusioz hasi zuten ibilbidea orain dela 25 urte; «Orduan zerbait berria zen. Egitarau betea izaten genuen, eta ordurako desberdina zena ».
Ezinbestekoa den zerbitzua dela uste dute; beraz, «diru laguntzak gero eta murritzagoak izan arren», jarraitzeko asmoa agertu dute.Hastapenak, aipatu dutenez, ez ziren gogorrak izan, «umeak denetarako prest zeudelako». Gaur egun, gauzak antolatzea askotan «beldurra» ematen diela dio Sanzek: «Argazki bat ateratzeko orduan ere arretaz ibili beharra daukagu, zerbait aipatzekotan». Diotenez, gurasoen jarrera ere ez da orain 20 edo 25 urte modukoa: «Gehienak jatorrak diren arren, lehen ilusio handiagoa zuten. Egia da orain umeentzako dagoen eskaintza askoz ere handiagoa dela, eta ez direla gauzak lehengo modura baloratzen». Hale ere, ilusioz hasi zutena ilusioz jarraitzen dutela aipatu dute: «Gogotsu, eta beti aurrera begira, gauzak antolatzen jarraitzeko prest». Ezinbestekoa den zerbitzua dela uste dute; beraz, «diru laguntzak gero eta murritzagoak izan arren», jarraitzeko asmoa agertu dute. 25. urteurrena ospatzeko, Alkartasuna Dantza Taldeagaz umeen kalejira egin zuten martxoan. Urrian, hala ere, taldeko kideen artean ospatuko dute urteurrena, «momentuz beste ezer ez daukagu buruan».