Jabi Luacesek kontratua berritu du Gernikagaz
Busturiarrak Gernika Futbol taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du beste urte betez.
Iazko denboraldian beragaz igo zen taldea 2.B mailara. Amaitu berri den 2015-2016 denboraldian, 2.B mailako 2. multzoko sailkapenean hamabigarren amaitu du denboraldia talde gernikarrak.
Halaber, Luacesen kontratu berritzeagaz batera, taldeko jokalari batzuk ere beste urte betez klubean geratzeko akordioa lortu dute. Hain zuzen ere, jokalari hauek berritu dute kontratua beste urte beterako: Lander Torrealdaik, Jon Carracedok, Aimar Cidek, Xabier Otiñanok, Imanol Etxabek, Ibon Entziondok eta Koldo Berasaluzek.